Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Bilera prestatu

Bizitza estiloaren funtsezko plangintzaren prozesuaren hurrengo fasea ekintza plana diseinatzean datza. Horretarako, bilera bat antolatu behar da eta, bertan, harentzat garrantzitsua denarekin eta gustatzen zaionarekin gehiago bat etorriko den bizitza baterantz hurbiltzen laguntzeko lortu behar diren helburuak definituko dira, horiek lortzeko ekintzak eztabaidatuko dira eta ekintza horiekin zerikusia duten konpromisoak eta akordioak hartuko dira. Akordio horiek guztiak ekintza planaren ardatza dira.

Bilera horietan, komenigarria da oinarrizko jarraibide eta irizpide batzuei lotzea:

  • Errespetuzko jarrera izan.
  • Hizkera erraza eta ulergarria erabili, oso termino teknikoak eta hizkera profesionala saihestuz.
  • Ez geratu kontu beraren inguruan eztabaidan: ez da komenigarria gai beraren gainean 10 edo 15 minutu baino gehiago hitz egitea.
  • Pertsonari parte hartzeko edo ez parte hartzeko erabakia utzi.
  • Erabakiak pertsonarekin hartu.
  • Pertsona hoberen ezagutzen dutenei utzi bileran gehien hitz egiten.

Garrantzitsua da bilera orokor bat antolatzea, kontu horiek guztiak eztabaidatzeko. Halaber, bilera horretan bidezkotzat jotzen bada edo prozesua dinamizatzeaz arduratzen den pertsonak egokitzat jotzen badu, beste foro batzuk antola daitezke, murriztuagoak, berariazko kontuak jorratzeko.

Funtsezkoa da ezindua bileran bertan egotea, posible den aldi guztietan eta hark nahi badu. Horregatik, komenigarria da harekin bilera prestatzen denbora bat ematea, bilera zertan datzan argi baino argiago jakin dezan: bilera non egingo den harekin erabaki, ordua, nor gonbidatu nahi duen, informazioa nola aurkez dadin nahi duen eta hasierako planak barne hartutako zenbait elementu foro horretan ez jorratzea nahiago ote duen.

Pertsonak bileran zehar komunikatu ezin duenean, gertutasunagatik, haren izenean jardun dezakeen pertsona batengana joko da eta ezintasunen bat duen pertsonaren iritziak eta ikuspegiak izango zirenak helarazten ahaleginduko da.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.