Jatorria edozein dela ere, krisia eragiten duten faktore bezala identifikatu dira batzuk:
Zenbait pertsonarengan, eragin handia dute erritmo biologikoek: gauzak horrela, krisi batzuk loaren zenbait fasetan agertzen dira, beste batzuengan hilerokoa etortzen den garaian, eta abar.
Loa falta izatea eta alkohola krisiaren bultzatzailetzat hartzen dira.
Epilepsiaren aurkako tratamendua bat-batean etetea ere krisien arrazoietako bat da.
Epilepsia modu bereziak daude, halaber, eta horien ezaugarri da estimulu batzuen ondotik sortutakoak izatea: argiak, zaratak, irakurketa, sustoak, eta abar.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.