Edukinera zuzenean joan

Buru osasuna urritasuna duten pertsonengan

Psikosia oso berezia denez eta inguruneko pertsonentzat bereziki zaila izan daitekeenez nola jardun eta nahasmendu hori ageri duen pertsonarekin harremanetan nola jarri jakitea, hemen oinarrizko jarraibide batzuk eskainiko dira. Jarraibide horiek, edonola ere, aintzat hartzea, definitzea eta bereiztea komeni izango da pertsonaren bakarkako plangintzaren esparruan, betiere, sendagile psikiatraren aholkularitzarekin:

  • Neutrala izan, ez epaitu. Inoiz ez egin barre haluzinazioen edo ilusioen aurrean.
  • Pertsona beldurtuta edo kezkatuta badago haluzinazio baten ondotik, erantzun lasai eta egia esanez. Adibidez, gizabanako batek “dutxan saguak ikusten ditut” esaten badu, zera erantzun dakioke: “badakit saguak ikusten ari zarela uste duzula, baina nik ez dut bat bera ere ikusten. Saiatu horiei jaramonik ez egiten”.
  • Ez tematu haluzinazioak edo ilusioak benetakoak ez direla konbentzitzen. Harekin sesioa edukitzeak ez du aldatuko bere pentsatzeko modua.
  • Langileari haluzinazio edo ilusio berdinak jasaten ari den galdetzen badio, garrantzitsua da zintzotasunez hitz egitea eta ezetz erantzutea.
  • Haluzinazioei edo ilusioei ez eman behar dena baino garrantzi edo arreta gehiago; horrela, horiek indartzea saihestuko dugu.
  • Animatu pertsona haluzinazioei edo ilusioei buruz hitz egitera bakarka, jendaurrean egin ordez.
  • Murriztu ilusioen eraginak, pertsonari bere ingurunea kontrolatzeko gonbitea luzatuz. Esate baterako:
    • Pertsonak uste badu jendea leihotik begiratzen ari dela, errezelak ireki inor begira ez dagoela ziurta ahal izan dezan.
    • Beste pertsona batzuk gauzak lapurtzen ari direla uste badu, eman toki seguru bat horiek gordetzeko.
  • Ingurunea sinplifikatzea:
    • Eskizofrenia duten pertsonak oso sentikorrak izan daitezke ikusmen edo entzumen estimuluen aurrean; beraz, zenbaitetan, estimulu horiek ahalik eta gehien murriztea komeni da.
    • Komenigarria da, halaber, nahasmendua minimizatzea, arreta galerak murrizteko.
    • Komenigarria da gainazal distiratsuak saihestea, ikusmen ilusioak minimizatzeko.
    • Garrantzitsua da argiztapen ona egotea.
  • Haluzinazioek edo delirioek pertsonak solasaldi edo jarduera batean arreta jartzeko duen gaitasuna mugatzen dutenean, zera komeni da:
    • Elkarrizketak edukitzea edo jarraibide sinple eta argiak ematea.
    • Pertsonaren arreta eskuratzea hitz egin baino lehen.
    • Suabeki hitz egitea, lasai eta ahots ziurrarekin.
    • Zintzotasunez hitz egitea.
    • Informazioa pixkanaka ematea, ahalik eta modu sinple eta laburrenean adieraziz.
    • Informazioa behar den bakoitzean errepikatzea.
    • Pertsonari denbora ematea uler dezan eta esaten ari zaionari erantzun diezaion.
    • Galderak egin bere ulermen maila neurtzeko.
    • Hainbat pertsonak batera hitz egitea saihestea.
  • Pertsonari adi mantentzen laguntzeko eta etxeko lanak eta lanean dagozkion funtzioak egiten dituela lortzeko, zera komeni da:
    • Esanahia duten eta ahalik eta pertsonalizatuen dauden egitekoak agintzea.
    • Jardueren errutina finkatzea, beragandik espero denari aurre egiten lagun diezaion.
    • Lan errepikakorrak eman, izan ere, etengabeko aldaketak behar dituztenak baino errazagoak dira.
    • Egitekoak faseetan edo tarte sinpleagoetan zatitu.
    • Eman jarraibide bat zeregina zatitu den fase bakoitzerako.
    • Iraunkorra izatea trebakuntzan.
    • Ikusmenaren eta hizkuntzaren aldetik laguntzak ematea.
    • Oroitzeko balio duten elementuak erabiltzea.
    • Euskarri iraunkorra ematea.
    • Erabakiak hartzeko zailtasunak dituenean, ahalik eta gehien murriztu aukeraketa egin beharreko aldi kopurua eta baita aukera kopurua bera ere.
  • Murriztu estresa edo erakutsi hari aurre egiteko estrategiak:
    • Behin eta berriro errepikatzen diren kezkak jarraibide batzuen ondotik gidatzeko modua ezartzea.
    • Neurriz gaineko estimulazioa igartzen denean, bestelako hautabideak erabiltzen laguntzea.
    • Eman isolatzeko edo bakarrik egoteko aukera, estimuluengatik itobeharrean dagoenean edo frustrazioa sentitzen duenean.
    • Indartu jokabide positiboak.
    • Irakatsi egoerak gizartean egokia den modu batean gidatzeko gaitasunak.
    • Irakatsi aldez aurretik planifikatzen.
    • Argi utzi beragandik zer espero den.
  • Krisi uneetan, zera komeni da:
    • Ez urduritu.
    • Murriztu atentzioa galarazten duten elementuak (itzali telebista, irratia).
    • Hitz egin banan-banan.
    • Hitz egin mantso, argi eta ahots tonu normal batean. Ez egin garrasirik.
    • Errepikatu galderak edo baieztapenak hitzez hitz eta behin eta berriro, horiek beste era batera adieraztea saihestuz.
    • Bertan dagoen pertsona kopurua murriztu.
    • Ez hitz egin bertan dauden beste pertsona batzuekin.
    • Ez ukitu pertsona bera.
    • Ez zigortu edo ez mehatxatu pribilegioak kentzearekin.
    • Saihestu etengabe begietara begiratzea.
    • Ez eman bizkarra pertsonari erasokorra izan ohi bada.
    • Saiatu zera esaten: eser gaitezen eta hitz egin dezagun”, “eser gaitezen eta egon gaitezen lasai” edo “baso bat ur nahi duzu?”.
    • Errespetatu pertsonaren tokia eta mantendu neurri bateko distantzia.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.