Discapacidad intelectual, Normativa, Ley, Reforma, Justicia, Toma de decisiones, Apoyo, Ética, Manuales de procedimiento, Recomendaciones, España
Ezgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatuz laguntzeko legeria zibila eta prozesala erreformatzen duen ekainaren 2ko 8/2021 Legea onartuta, gure herrialdeak bete egiten du ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren 2006ko Konbentzioaren 12. artikulua, 2008ko maiatzean indarrean jarri zena. Jarduera egokien protokolo hau idaztean, batetik, legeria berria aplikatzeko prest dauden baina prozedura berrietan adibiderik eta aurrekaririk ez duten operadore juridiko eta sozialen orientabideen eskaera gero eta handiagoari erantzun nahi zaio.
Dokumentua hiru zatitan banatzen da. Lehenik eta behin, ezgaitasuna duten pertsonei laguntzak ematearekin zerikusia duten jarduera guztiei zeharka aplika dakizkiekeen gai etiko edo praxi egokien inguruan ibilbide bat eskaini nahi izan da. Bigarren atalak jarduketei buruzko orientabideak jasotzen ditu, horietako bakoitzean arreta jarriz eta horiek praktikan jartzean kontuan hartu beharreko alderdiak erlazionatzen. Azken atalak, eranskin gisa ageri denak, laguntzak emateko prozedurekin lotutako jarduketa judizial eta notarial nagusiei buruzko dokumentu-ereduak jasotzen ditu.