Discapacidad intelectual, Restricción física, Valoración, Prevención, Apoyo, Intervención, Recomendaciones, Casuística, Formación de personal, Planificación, Manuales de procedimiento
Dokumentu hau “Person centred restraint reduction: planning and action” argitalpenaren itzulpena eta egokitzapena da, Roy Deveau eta Sara Leitch egileena, eta Laura Garridok itzulitakoa. Liburu hau praktika murriztaileak gutxitzea planteatu nahi duten zerbitzu-hornitzaileentzat baliabide erabilgarria da. Lehen bi kapituluek praktika murriztaileei buruzko estrategia garatzen eta praktika ebaluatzen lidergo praktikoa dutenei laguntzen diete. 3. kapituluan, egileek honako estrategia hauek jorratzen dituzte: laguntza aktiboa eta zerbitzuaren aldizkako berrikuspena, lidergo praktikoa eta erakundeen ikuspegiak. 4. kapituluan estrategia erreaktibo batzuk aipatzen dira. 5. kapitulua erantzun murriztaileei buruzkoa da, ebidentzietan oinarritutako ikuspegi batzuekin. 6. kapituluak irakurleari bere ekintza-planari buruz hausnartzeko aukera ematen dio; eta, azkenik, 7. kapituluan, oso kasu erabilgarriak aztertzen dira.